Ekainaren 2an denok San Martzial mendira igotzera gonbidatzen zaituztegu gurekin batera Pagokiren 20. urteurrena ospatzera.
Tailerrak eta jolasak izango ditugu haurrentzat, ipuin kontalariak, txokolatada, taloak eta bestelako ekintzak, familia giroan arratsalde on bat igarotzeko.
Behin arratsaldea bukatzera doala Lastargidunen ekitaldia oroitzeko txanda izango da San Martzial ermita inguruan. Aurten arte inoiz gertatu izan ez den momentu berri bat.
Zuen zain izango gara, maitasunez prestatzen dugun eguna elkarrekin gozatu ahal izan dezagun.